viernes, 28 de noviembre de 2014

6.SAIO PRAKTIKOA

Klasea hasi bezain laster, lanean jartzeko prest geunden baina irakasleak nahiago izan du hurrengo saioan bai saio teorikoan bai praktikan landu beharko ditugun aurkezpenei buruzko zalantzak esatea. Nire taldeari dagokionez izan ditugun zalantza nagusiak zer eta nola egin behar genituen aurkezpenak izan dira.  Ideiak eta argibideak eman digu irakasleak eta baita ere beste taldekoen iritziak eta zalantzak komentatzea lagundu digu egoera honi aurre egiteko.


Ondoren, sites-a amaitzeari ekin diogu, azkeneko eguna baita hori amaitzeko hortaz, jotake ibili gara.Hau amaitu ostean, aurkezpenei buruzko ideiak planteatu ditugu, nola bideratuko dugun, landuko ditugun ideiak eta abar. 

Gauzatxo bi hauek azaldu ostean, lan egiteko denbora eman digu eta nire kasuan Sukarrietan egindako lana sitesean kokatzen ibili naiz SLIDESHARE eta ISSU erabiliz.

Bihar ez dugu klaserik izango laugarren mailako ikasleen graduazioa dela eta !!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario