domingo, 16 de noviembre de 2014

MUSIKAREN PRESENTZIA ETA GARRANTZIA



Taulan ikusten dugun bezala, adin tartea kontuan hartuta, oso ezberdina da adibidez, 15-24 urte bitarteko nerabe batek entzuten duen musika eta 64 urte baino gehiago duen batek. Baina ikasketa-mailaren arabera ere, aldatzen da musikaren presentzia. Badirudienez, unibertsitateko ikasketak egiten dabilen gazte batek musika gehiago entzuten du, ikasketarik ez duen gazte batek baino. Hau ikusita, uste duzue musikak zerikusia duela gure garapen kognitiboan ?

Musikaren bitartez, gorputzeko zonalde konkretu batzuk estimulatzen dira, funtzio organiko zein psikologikoak orekatuz.

Horren ondorioz, haur bati, MUSIKOTERAPIA ondo etor dakioke adibidez, ikaskuntza prozesua hobetzeko, koordinazioa lantzeko, ansiedadea kontrolatzeko, umorea hobetzeko, lasaitzeko, arnasteko eta bihotzeko erritmoa aldatzeko, entzumen-zentzumena garatzeko...

Ospitaleetan, musikaren eraginaz konturatu dira, eta horren adibide dugu hurrengo bideoa:



Hezkuntzan ere konturatuko gara musikaren garrantziaz...?


No hay comentarios:

Publicar un comentario