jueves, 27 de noviembre de 2014

6.SAIO TEORIKOA

DOKUMENTATZAILE EGUNA

Arratsaldeon, gaur eta egunero nahiz eta dokumentzatzaile eguna izan, gaur espezialki gure taldeen aurkezpenak entzutea eta baloratzea egokitu zaigu.




LEHENENGO TALDEA

Beste bi talde bezala, Eskola 2.0ri buruz hitz egin dute. Gai honen aurkezpena egiteko musikarekin eta talde kide guztien ahotsarekin lagunduta egon den bideo bat euskarri bezala erabili dute. Klasean sortutako giroari begira nahiko ona izan da. Pasaden asteko aurkezpenetan baino askoz jende gehiago egon da, hala ere, errespetu falta bat iruditzen zait nire gainontzeko ikaskideen partez klasetik ez agertzea. Gehienak nahiko adi egon dira, batez ere aurkezteko era interesgarria eta entretenigarria izateagatk.

BIGARREN TALDEA

Eskola 2.0 gaia aurkezteko Pow Toon programa erabili dute. Programa hau Power Pointaren bitartez sortzen diren lanak bezala bideo batean animatzen datza, efektu eta irudi bereziekin eta musikarekin. Kontuan izanda programa hau  aurkezpenak egiteko ez dela klasean inoiz erabili, ordu honetan izan ezik, jende askoren adimena eskuratu du.

HIRUGARREN TALDEA

Bigarrenak bezala, euskarri moduan programa berri hau erabili du. Aurkezpen honetan desberdintasun txiki bat dago, bideo eta musikari talde kideen ahotsa gehitu diote. Aurkezpen hau nahiko osatua egon da kontuan izanda programa berri eta berezia erabili dutela, musikarekin egoera eroso eta animatua sortu dutela eta informazio osagarria gehietu dutela haien ahots grabazioari esker. Bertan, beste aurkezpenetan bezala, jendea nahiko adi egon da.


LAUGARREN TALDEA

TIC-TAC praktika onei buruzko aurkezpena egiteko Emaze programa erabili du. Emaze aurkezpenetan klaseko aurkezpenetan  inoiz ikusitako beste programa da. Bertan, power pointarekin landu daitekeen bezalako lana egin dute, ikas-kide guztien ahotsekin lagunduta. Jendea aurkezpenean adimena galtzen joan da, kontuan izanda aurretik beste bost edo sei aurkezpen egon zirela eta guztiak arlo berdinaren inguruan hitz egiten zutela. Horregatik, entzuleen adimena eskuratzeko, aurkezpenaren amaieran bi galderatxo bota dituzte klasean debate txiki bat sustatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario