jueves, 18 de diciembre de 2014

AZKEN SAIO PRAKTIKOA

Saio teoriko aprobetxagarri eta interesgarri batekin amaitu ostean, azkeneko saio praktikoarekin hasi gara.Saio honetan, aurreko saioan denboragatik amaitu ez genuen praktika azalpena egin dugu. Hortarako, MAGIX programarekin efektuak azaltzeko, egin ditudan hainbat bideoetako bat jarri diet.

Bestalde,aurreko astean zehar prestatutako hot potatoes ariketak aurkeztu ditugu. Horretarako, gure sitesean sartu behar izan dira eta hortik, hot potatoes atalean “click” bat eman.

Ondoren, beste dokumentatzaile talde batek, Whatsaap-a erabiliz, bere ariketa praktikoa ere bidali du egiteko. Bertan taldeka banatu gara eta whatsaaparen bitartez bidalitako jarraibideen bitartez Power Point bat sortu dugu. Hori egin ondoren, Power Point-a bere sitesera igo dugu.

Klase luze honi amaiera emateko, gimnasiora jaitsi gara eta bertan,  gure taldeko autoebaluazioa egin dugu, praktika aldetik. Horrekin amaitu  ondoren, Alaitz-ek, autoritatearen garrantziari buruz hitz egin dugu eta gero, ikasgaiari buruzko kexak, azkeneko zalantzak, ikuspegiak… partekatu ditugu. HAU DA: IKUSPUNTU KONSTRUKTIBISTA BATETIK BEGIRATUTA ESAN DEZAKET ERA EZIN HOBEAN AMAITU DUGULA IRAKASGAIA!!! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario