viernes, 21 de noviembre de 2014

SUKARRIETAN KONSTRUKTIBISMOA IKASTEN (5.saioak)

Aste honetan zehar hainbat eta hainbat gauza berri ikasi ditu; metodologia berriak, edukiak, proiektuak, tailer edo eskulan ezberdinak, umeekin bizikidetza,...

Baina aste honek batez ere (konstruktibismoaren laguntzaz), irakatsi dit beste hainbat era dagoela hezkuntza ikas-irakasteko. Eta hori dela eta, konstruktibismo sistemarekin, zehazki; SESZ sistemarekin, maitemindu naiz.

Baina zer da SESZ ?


Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (SESZ) Bizkaiko ikastetxeen zerbitzura dagoen baliabide bat da. Bere helburuak, ingurumenaren aldeko sentsibilizazio, kontzientziazio, ezagutza, jarrera aldaketa eta bere aldeko ekimen indibidual eta sozialak garatzea dira batik bat. Ikasleek natura eta ingurumenaren aldeko ikerketak garatzeko aukera dute bertan, eta irakasleek esperientzia pedagogiko zein material berriak sortzekoa.

SESZ 1982. urtean jaio zen, Estatuko lehenetariko ingurumen hezkuntzako ekipamendua da. Urte hauetanzehar aztarna sakona utzi du bai ikasle eta irakasleengan, eta baita publikazio eta kongresuetan ere.

Lehen esan bezala, aste honetan zehar hainbat gauza ikasi ditut hezkuntzari dagokionez. Baina, Sukarrietara joatearen arrazoi nagusia Konstruktibismoari buruz gehiago ikastea izan da. Hortarako, astean zehar egin dudana zueri erakusteko eta konstruktibismo ikuspuntutik nik neuk ohartzeko ikasi dudala, nik egindako SlideShare honekin usten zaituztet:

No hay comentarios:

Publicar un comentario