Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkutnza Zientzien Insitutuaren mendeko berdinen arteko ikaskuntzari buruzko ikerketa taldeak (GRAI) sustatzen du proiektua.
Orri hauetan informazioa zabalduko dut
30 MINUTUKO SAIOAK NOLA EGITEN DITUGU ?
Saio bakoitzean jarduera orri bat emango zaie. Testua eta ariketak ez dira nahastu behar. Jarduera horrela antolatu behar da:
IRAKURRI AURRETIK
Testua irakurri baino lehen, erantzun beharko diete ahoz aurretiko galderei. (Hipotesien eraketa, norberak dakienaren aktibazioa...)
BINAKA IRAKURTZEA (hurrengo 15 minutuak, gutxi gora behera)
Tutorearen irakurketa
Baterako irakurketa, tutoreak abiadura eta entonazioa markatuz
Tutoratuak irakurri eta tutoreak PPP metodoa aplikatu behar du
IRAKURRI ONDORENGO GALDERAK (hipotesiei buruzko hausnarketa eta irakurriaren ulermenari buruzko galderak). Ariketa osagarriak.
Programak benetako egoerak bilatzen ditu, hau da, benetako testuak aurkezten saiatzen da. Testuak ikasleak edozein esparrutan bilatu ahal direnak izan ohi dira.
Dena den, testuak aukeratzeko honako irizpideak hartu behar dira kontuan:
Era ezberdinetako testu motak izatea ona litzateke: testu jarraiak, etenak...
Testu egokiak, hots, ikasleari dakienari lotuta edukia nahiz testu mota kontuan harturik
Testu osoak, hau da, esanahi osoa duena, ulermena eta intersa erreztu ahal izateko
Tamaina txikiko testuak, saio batean bete daitekeena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario